Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
HAU DA EGUNA
Hau da eguna, / Jaunarena:
Gaur piztu da-ta / Jesus Jauna.
Piztu ta kanta: / Hona Jauna!
Zer zoriona! / Zer eguna!
Oi gau Santua, / pizgarria.
Dohakabeak / pozkaria.
Gaur Pazko dugu: / Aleluia!
Hil-harripetik, / zer argia!
Pazko-gauan da / libratua
dena lokarri / zen mundua.
Jesusek, piztuz: / Aleluia!
errautsia du / infernua.
Pazko-gauan da / eskainia
Jaunaren Bildots / hain garbia.
Haren odolak: / Aleluia!
garbitua du / lur guztia.
Oi pazko-argi / gaur piztua,
mundutik haiza / pekatua.
Zeru-lurretan: / Aleluia!
gaur izan zaitez / agurtua.
Oi pazko-argi / distiranta,
Jainkoagana / gu bilduta,
mundu guztian: / Aleluia!
denok dezagun / elkar maita.
Pazko-argia, / denoi eman
gogoan argi, / su animan.
Sartu gaitzazu: / Aleluia!
zeruetako / erreinuan.
Pazko-argia, / ospe zuri:
Jesus erakuts / gizoneri.
Piztu da Kristo: / Aleluia!
piztu-beharren / aurrelari.
SALMUTEGIA
1 Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia
ikustera joan ziran, Alleluia.
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jarten deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregaitik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia ikustera joan
ziran, Alleluia.
2 Ant. Etorri ta ikusi,
Jauna hobiratua egoan lekua, Alleluia.
Sal 113a
Israel-herriak urten ebanean Ejiptotik,
Jakoben etxeak erbestetik,
Juda bihurtu jakon jauretxe,
Israel, bere lurralde.
Ikustean, itsasoak ihes,
atzera egin eban Jordanek.
Mendiek jauzi egin eben
ahariek lez,
munoek, arkumeek lez.
Ihes zoaz, itsaso, zergaitik?
Jordan, atzera zergaitik?
Zergaitik egin jauzi, mendiak,
ahariek lez?
munoak, arkumeek lez?
Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean.
Harek harkatxa ur-barruti
biburtzen dau-ta,
hatxa, ur-iturri.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Etorri ta ikusi,
Jauna hobiratua egoan lekua, Alleluia.
3 Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik;
zoaze eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, Alleluia.
Apokalipsiseko kantika hau abesten ez danean
kako-artean emoten diran Alleluiak esan barik laga daitekez.
Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia).
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia).
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia).
gure Jainko ahalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia).
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia).
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik; zoaze
eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, Alleluia.
Jainkoaren hitza
1 Pe 2, 4-5
Jaunagana hurreratzen zareela —harri
bizia da-ta, gizonek zapuztua, baina, Jainkoaren begietarako, aukeratua eta
ederretsia—, zuek ere, harri bizi lez, Espirituaren etxegintzan parte hartzen dozue,
eta abadego santu bat izango zaree, Jesu Kristoren bitartez Jainkoak onartuko
dituan espiritu-opariak eskeintzeko.
Galderantzunaren
ordez hauxe esaten da.
Ant. Hau da Jaunak
egin dauan eguna, gu poztutzeko eta alaitzeko eguna, Alleluia.
Magn. ant. Hilobi-ondoan negarrez nengola, neure Jauna ikusi neban,
alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Hilobi-ondoan negarrez nengola, neure
Jauna ikusi neban, alleluia.
Eskariak
Jesu Kristori, lurraren bihotzean egon
ondoren, bizi barrira berbiztu zanari, dei egin deiogun alaitasunez:
Aintzaren
Errege, entzun gaizuz.
—Gotzain, abade eta diakonoen alde
eskatzen deutsugu Jauna, euren eginkizunak arduratsu bete daiezan, * eta egintza
onetarako gauza dan herri bat eratu daien.
—Zure hitzaren jakintzaz, zure Eleizeari
zerbidu nahi deutsoen irakasleen alde eskatzen deutsugu, Jauna, * zure egia bihotz
garbiz bilatu daien.
—Eleizako fededun guztien alde eskatzen
deutsugu, Jauna, guztiek egin daien burruka on bat sinismenean, * eta euren lasterketaldia
amaitzean, Zure erreinuko saria hartu daien.
—Gure hondamenaren agiria, kurutzean hondatu
zendun Horrek, * askatu eizuz gure lokarriak eta atara gaizuz ilunpeetatik.
—Hilen lekura jatsirik, Lezako ateak zabaldu
zenduzan Horrek, * hartu eizuz, hildako gure senideak.
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Pazko-misterioaren bitartez, Jauna, salbabidea
emon deutsazu munduari; emoiozuz zeruko laguntzak zure herriari, egiazko
askatasun osoa jadetsi daian, eta lur honetan hartzen hasi dan poza bete-betean
gozau daian zeruan. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Zoaze Jaunaren bakean. Alleluia, alleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari. Alleluia,
alleluia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.