II Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
PIZTU DA KRISTO
Piztu da Kristo, alleluia!
Guregan dago, alleluia!
Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, alleluia!
bere indarrez
piztuko gaitu. Alelluia, alleluia!
Gure gorputza
baitu egoitza, alleluia!
orain berekin
gaitu bat egin. Alleluia, alleluia!
Gorputza dugu
Kristoren zati, alleluia!
erosi gaitu
zinez galesti. Alleluia, alleluia!
Jaunari kanta:
Goresmen eman, alleluia!
bai bihotz eta
bai gorputzean. Alleluia, alleluia!
SALMUTEGIA
1 Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia
ikustera joan ziran, alleluia.
Sal
109
Hona,
Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jarten deutsudazan bitartean».
Siondik
zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki
zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire
Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean
doala,
errekan edango dau ura,
horregaitik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Maria Magdalena
eta beste Maria hilobia ikustera joan ziran, alleluia.
2
Ant. Etorri ta ikusi,
Jauna hobiratua egoan lekua, alleluia.
Sal
113a
Israel-herriak
urten ebanean Ejiptotik,
Jakoben etxeak erbestetik,
Juda bihurtu jakon jauretxe,
Israel, bere lurralde.
Ikustean,
itsasoak ihes,
atzera egin eban Jordanek.
Mendiek jauzi egin eben
ahariek lez,
munoek, arkumeek lez.
Ihes
zoaz, itsaso, zergaitik?
Jordan, atzera zergaitik?
Zergaitik egin jauzi, mendiak,
ahariek lez?
munoak, arkumeek lez?
Ikara
zaitez, lurra, Jaunaren aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean.
Harek harkatxa ur-barruti
biburtzen dau-ta,
hatxa, ur-iturri.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Etorri ta ikusi,
Jauna hobiratua egoan lekua, alleluia.
3
Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik;
zoaze eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, alleluia.
Apokalipsiseko
kantika hau abesten ez danean kako-artean emoten diran Aleluiak esan barik laga daitekez.
Kantika
(Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia).
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia).
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia).
gure Jainko ahalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia).
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia).
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alelluia. (Alleluia).
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik;
zoaze eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, alleluia.
Jainkoaren hitza
Eb 10, 12-14
Kristo,
pekatuekaitik opari bakar bat eskeini eta gero, Jainkoaren eskoi-aldean jarri zan
behin betiko, eta itxaroten dago, «bere etsaiak bere oinpeko euki daizan arte».
Opari bakar baten bidez, santutasun betea ekarri deutse behin betiko, santu
egindakoei.
Galderantzunaren
ordez hauxe esaten da.
Ant. Hau da Jaunak
egin dauan eguna, gu poztutzeko eta alaitzeko eguna, alleluia.
Magn. ant. Astearen lehenengo eguneko iluntzean, etxe baten baturik
egozan ikasleak, ateak itxita judutarren bildurrez. Sartu zan Jesus, eta hareen
erdian zutunik holan esan eutsen: Bakea zuekin, alleluia.
Lk 1,
46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere
gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Astearen lehenengo eguneko iluntzean, etxe baten baturik
egozan ikasleak, ateak itxita judutarren bildurrez. Sartu zan Jesus, eta hareen
erdian zutunik holan esan eutsen: Bakea zuekin, alleluia.
Eskariak
Egin deiogun
otoitz, hil eta biztu dan Kristo gure Jaunari, eta etenbarik gure alde
otoitzean diharduanari, eta esan deiogun:
Kristo, errege garaile, entzun gaizuz.
—Kristo,
gizaki guztien argi eta salbazino, * isuri eizu gugan zure Espirituaren sua,
zure Biztuerea iragarten jarraitu daigun.
—Israelek
ezagutu daiala Zugan bere itxaropenetako Mesias, * eta lur guztia bete daitela
zure aintzaren ezagueraz.
—Gorde
gaizuz zure santuen alkartasunean, * eta gure lanen ondoren emoiguzu atsedena
eurekaz.
—Heriotza-arerioa
garaitu dozun Horrek, suntsitu eizu gugan zure arerioa, * Zuretzat, garaile hilezkor
Horrentzat, bizi izan gaitezan.
—Kristo
Salbatzaile, hilteraino esaneko eginik, Aitaren eskoi aldera jasoa izan zinan Horrek,
* hartu eizuz hildako gure senideak, zure aintzazko erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, egun honetan, heriotza garaitu dauan zure Semearen bidez, betiko
biziaren ateak zabaldu deuskuzuz; iguzu, gure Jaunaren biztuerea ospatzen dogunok,
Espiritu Santuak barriturik, gure biztuerako itxaropenean bizi izan gaitezela. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Zoaze Jaunaren bakean, Alleluia, alleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari, Alleluia, alleluia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.