Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
ZATOZTE ZURIZ JANTZIRIK
Zatozte zuriz jantzirik
gure Erregeren mahaira,
Itsas-Gorritik irtenik
Kristo Buru gorestera.
Maitasunez eman digu
Beraren Gorputz-Odola,
Bera apaiz, Bera opari,
menderen mende dagola.
Aldendu zen Aingerua
ate odolduetatik,
lekutu zen itsasoa,
etsaiak lurperaturik.
Kristo da gure Pazkoa,
Bera Pazko-oparia,
bihotz-garbi direnentzat
azkarri gabeko ogia.
Jesus opari, hor duzu
zure mende infernua;
hherio-katea hautsiz,
eman diguzu zerua.
Itxi duzu infernua,
ireki zeru-atea,
lotu duzu, garaiturik,
ilunpeen erregea.
Gure buru-bihotzentzat
izan, Jesus, pazko-poza;
berpiztuok dezagula
Zurekin bat beti goza.
Ospe Aitari ta Seme
hilengandik piztuari,
orobat menderen mende
Espiritu Santuari. Amen.
SALMUTEGIA
1 Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia ikustera joan ziran, alleluia.
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jarten deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregaitik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia ikustera joan ziran, alleluia.
2 Ant. Etorri ta ikusi, Jauna hobiratua egoan lekua, alleluia.
Sal 113a
Israel-herriak urten ebanean Ejiptotik,
Jakoben etxeak erbestetik,
Juda bihurtu jakon jauretxe,
Israel, bere lurralde.
Ikustean, itsasoak ihes,
atzera egin eban Jordanek.
Mendiek jauzi egin eben
ahariek lez,
munoek, arkumeek lez.
Ihes zoaz, itsaso, zergaitik?
Jordan, atzera zergaitik?
Zergaitik egin jauzi, mendiak,
ahariek lez?
munoak, arkumeek lez?
Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean.
Harek harkatxa ur-barruti
biburtzen dau-ta,
hatxa, ur-iturri.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Etorri ta ikusi, Jauna hobiratua egoan lekua, alleluia.
3 Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik; zoaze eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, alleluia.
Apokalipsiseko kantika hau abesten ez danean kako-artean emoten diran Aleluiak esan barik laga daitekez.
Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia).
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia).
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia).
gure Jainko ahalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia).
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia).
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alelluia. (Alleluia).
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik; zoaze eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, alleluia.
Jainkoaren hitza
Err 8, 1b-3a
Abade nagusi bat daukagu zeruetan,
Guztiz Handiaren eskoi-aldean jarria. Santutegiaren eta ituneko txabolaren zerbitzaria,
Jaunak —ez gizonek— eraikitako egiazko txabolarena. Abade nagusi dana, eskeintzak
eta opariak egiteko ipinia dago.
Galderantzunaren
ordez hauxe esaten da.
Ant. Hau da Jaunak
egin dauan eguna, gu poztutzeko eta alaitzeko eguna, Alleluia.
Magn. ant. Bidera urten eutsen Jesusek emakumeei eta holan esan eutsen:
Poztu zaiteze. Hareek hurreratu ziran eta, ahuspez, oinak besarkatu eutsoezan,
alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Bidera urten eutsen Jesusek
emakumeei eta holan esan eutsen: Poztu zaiteze. Hareek hurreratu ziran eta, ahuspez,
oinak besarkatu eutsoezan, alleluia.
Eskariak
Bihotza pozez beterik, dei egin deiogun
Kristori, Haren gizatasuna Espiritu Santuak bizidun eta bizi-emoile egin dauanari,
eta esan deiogun:
Salbau gaizuz,
Jauna, zure garaipenaren bitartez.
—Kristo, munduaren Salbatzaile eta izadi
barriaren Errege, zuzendu eizuz gure ahalmen guztiak, zure erreinu—aldera, * hantxe
zagoz-eta Zu, Aitaren eskoi-aldean.
—Zure Eleizan bizi zaran Jaun Horrek, * Espiritu
Santuaren bitartez, eroaizu beti egiaren aldera.
—Agertu eiezu zure errukia gaixoei,
lanpetuei eta hil-zorian dagozanei, * guztiak zure onginahian osatu daitezan.
—Kristo, argi iraunkor, egunaren amaitze
honetan gure maitasuna eskeintzen deutsugu, * eta eskatzen, argitu daizuzala
hildako gure senideak zure biztuerako aintzaz.
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, seme-alaba barriak emoten deutsazuz
beti zure Eleizeari, Bateoaren bidez; egizu, sinismenean hartu dogun Sakramentua,
gure bizitzan zintzo zaindu daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Zoaze Jaunaren bakean. Alleluia, alleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari. Alleluia,
alleluia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.