Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
Goratzarreak
KRISTO,
MUNDUAREN POZBIDE
Kristo,
munduaren pozbide,
Aitaren argi eder:
bedeinkatua,
munduari zure distira
zabaltzen dion eguna.
Izadiaren
egunsentian,
zure piztuerak pozez bete zuen
Aitaren bihotza.
Izadiaren egunsentian,
ikusi zuen onak zirela
gauza guztiak
zure aintza islatzen zutenez.
Kristo,
munduaren pozbide,
Aitaren argi eder:
bedeinkatua,
munduari zure distira
zabaltzen dion eguna.
Zer du
egunak festan?
Zure piztueraren berria.
Zer du poz-jariotan?
Pazkotako argia.
Dardaratan da lurra,
zure bila doa ikasle gaztea.
Hutsik gelditu da hilobia.
Kristo,
munduaren pozbide,
Aitaren argi eder:
bedeinkatua,
munduari zure distira
zabaltzen dion eguna.
Goiz-giro
garbitan
zure argia da zabaltzen,
albiste berri baten graziaz.
Bizi gaitezela argi-semeen neurrian;
pekatuz lausotu gabe
zure aintzaren distira.
Kristo,
munduaren pozbide,
Aitaren argi eder:
bedeinkatua,
munduari zure distira
zabaltzen dion eguna.
SALMUTEGIA
1 Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia
ikustera joan ziran, Alleluia.
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jarten deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregaitik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia ikustera joan
ziran, Alleluia.
2 Ant. Etorri ta ikusi, Jauna hobiratua
egoan lekua, Alleluia.
Sal 113a
Israel-herriak urten ebanean Ejiptotik,
Jakoben etxeak erbestetik,
Juda bihurtu jakon jauretxe,
Israel, bere lurralde.
Ikustean, itsasoak ihes,
atzera egin eban Jordanek.
Mendiek jauzi egin eben
ahariek lez,
munoek, arkumeek lez.
Ihes zoaz, itsaso, zergaitik?
Jordan, atzera zergaitik?
Zergaitik egin jauzi, mendiak,
ahariek lez?
munoak, arkumeek lez?
Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean.
Harek harkatxa ur-barruti
biburtzen dau-ta,
hatxa, ur-iturri.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Etorri ta ikusi, Jauna hobiratua
egoan lekua, Alleluia.
3 Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik;
zoaze eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, Alleluia.
Apokalipsiseko kantika hau abesten ez danean
kako-artean emoten diran Alleluiak esan barik laga daitekez.
Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia).
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia).
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia).
gure Jainko ahalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia).
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia).
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik; zoaze
eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, Alleluia.
Jainkoaren hitza
Err 8, 10-11
Kristok heriotza jasan eban pekatuekaitik
behin betiko —zintzoak, zintzo ez diranakaitik—, gu Jainkoagana eroateko. Heriotza
jasan eban bere gorputzean, baina bizia hartu eban barriro Espirituagaitik.
Jesu Kristoren menpean ezarriak izan dira-ta aingeruak, aginteak eta indarrak,
eta orain, zerura igon ondoren, Jainkoaren eskoi-aldean dago.
Galderantzunaren
ordez hauxe esaten da.
Ant. Hau da Jaunak
egin dauan eguna, gu poztutzeko eta alaitzeko eguna, Alleluia.
Magn. ant. Begira nire esku-oinak: Neu naz, alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Begira nire esku-oinak: Neu naz,
alleluia.
Eskariak
Kristori, hilen artetik biztu eta
Aitaren eskoi-aldean dagoanari, eskatu deiogun, esanez:
Beti bizi zaran
Kristo, entzun gaizuz.
—Oroitu zaitez, Jesus, Apostoluen oinarrian
eraiki eta lurraren bazterreraino zabaldu dozun Eleizaz, * eta betor zure
bedeinkapena Zuregan sinisten daben guztien gainera.
—Gure gorputz-arimen osagile zaran Hori,
* agertu zakiguz, eta zure gozotasunez osatu gaizuz.
—Kurutzeko oinazeak eroan ondoren, orain
aintzaz beterik zagozan Horrek, * suspertu eta indartu eizuz gaixoak, eta atara
oinaze guztietatik.
—Arindu eizuz, edozein gatx eta zamapean
aurkitzen diranak, * eta errukiz lagundu, beharrizanean dagozanak.
—Kurutzean gure heriotzea ezereztu eta
guztioi betiko bizirako bidea zabaldu zeuskun Jauna, * emoiezu, hildako gure
senideei, zure erreinuko atsedena.
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, era guztietako jenteak bat
egin dituzu zure izenaren autormenean; egizu, Bateo-iturrian jaio diranek fede
bera izan daiela biotzetan eta maitasun bera egiteetan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Zoaze Jaunaren bakean. Alleluia, alleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari. Alleluia,
alleluia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.