PIZTU DA KRISTO
Piztu da Kristo, aleluia!
Guregan
dago, aleluia!
Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, aleluia!
bere indarrez
piztuko gaitu. Aleluia, aleluia!
Gure gorputza
baitu
egoitza, aleluia!
orain
berekin
gaitu
bat egin. Aleluia, aleluia!
Gorputza dugu
Kristoren zati, aleluia!
erosi gaitu
zinez galesti. Aleluia, aleluia!
Jaunari kanta:
Goresmen
eman, aleluia!
bai
bihotz eta
bai
gorputzean. Aleluia, aleluia!
ZATOZTE ZURIZ JANTZIRIK
Zatozte zuriz jantzirik
gure Erregeren mahaira,
Itsas-Gorritik irtenik
Kristo Buru gorestera.
Maitasunez eman digu
Beraren
Gorputz-Odola,
Bera
apaiz, Bera opari,
menderen
mende dagola.
Aldendu zen Aingerua
ate odolduetatik,
lekutu zen itsasoa,
etsaiak lurperaturik.
Kristo da gure Pazkoa,
Bera
Pazko-oparia,
bihotz-garbi
direnentzat
azkarri
gabeko ogia.
Jesus opari, hor duzu
zure mende infernua;
hherio-katea hautsiz,
eman diguzu zerua.
Itxi duzu infernua,
ireki
zeru-atea,
lotu
duzu, garaiturik,
ilunpeen
erregea.
Gure buru-bihotzentzat
izan, Jesus, pazko-poza;
berpiztuok dezagula
Zurekin bat beti goza.
Ospe Aitari ta Seme
hilengandik
piztuari,
orobat
menderen mende
Espiritu
Santuari. Amen.
HAU DA EGUNA
Hau da eguna, / Jaunarena:
Gaur
piztu da-ta / Jesus Jauna.
Piztu
ta kanta: / Hona Jauna!
Zer
zoriona! / Zer eguna!
Oi gau Santua, / pizgarria.
Dohakabeak / pozkaria.
Gaur Pazko dugu: / Aleluia!
Hil-harripetik, / zer argia!
Pazko-gauan da / libratua
dena
lokarri / zen mundua.
Jesusek,
piztuz: / Aleluia!
errautsia
du / infernua.
Pazko-gauan da / eskainia
Jaunaren Bildots / hain garbia.
Haren odolak: / Aleluia!
garbitua du / lur guztia.
Oi pazko-argi / gaur piztua,
mundutik
haiza / pekatua.
Zeru-lurretan:
/ Aleluia!
gaur
izan zaitez / agurtua.
Oi pazko-argi / distiranta,
Jainkoagana / gu bilduta,
mundu guztian: / Aleluia!
denok dezagun / elkar maita.
Pazko-argia, / denoi eman
gogoan
argi, / su animan.
Sartu
gaitzazu: / Aleluia!
zeruetako
/ erreinuan.
Pazko-argia, / ospe zuri:
Jesus erakuts / gizoneri.
Piztu da Kristo: / Aleluia!
piztu-beharren / aurrelari.
ARGI BERRIZ DATOR
Argi berriz / dator egunsentia,
esker-kantu / dagi goizik Zeruak;
poz-jauzika / hasia da mundua,
negar-orruka, / berriz, infernua.
Kristo gure /
Errege
indartsuak
hautsi
ditu / hherio-aginteak;
zapaldurik
/ leize-amildegiak,
askatu
ditu / lotuen kateak.
Harri handiz / itxitako hobian,
gudariak / zituela zaintzaile,
gertakizun / harrigarri artean,
lurpetik zaigu / atera garaile.
Ezereztu /
ditu
herioaren
negar
eta / ondorio larriak;
«Berpiztu
da / hilen artetik Jauna»,
oihukatzen
du / aingeru argiak.
Izan zaitez / gure buru-bihotzen
argi eta / betiko pazko-poza;
graziazko / bizitzara sortuok
Zure zerua / dezagula goza.
Zuri, Jesus, / edertasun guztia,
heriotza
/ menperatu
bait duzu.
Aitarekin,
/ Espirituarekin
betierean
/ aintza
dagokizu.
Amen.
KRISTO, MUNDUAREN POZBIDE
Kristo,
munduaren
pozbide,
Aitaren
argi eder:
bedeinkatua,
munduari
zure distira
zabaltzen
dion eguna.
Izadiaren egunsentian,
zure piztuerak pozez bete zuen
Aitaren bihotza.
Izadiaren egunsentian,
ikusi zuen onak zirela
gauza guztiak
zure aintza islatzen zutenez.
Zer du egunak festan?
Zure
piztueraren berria.
Zer
du poz-jariotan?
Pazkotako
argia.
Dardaratan
da lurra,
zure
bila doa ikasle gaztea.
Hutsik
gelditu da hilobia.
Goiz-giro garbitan
zure argia da zabaltzen,
albiste berri baten graziaz.
Bizi gaitezela argi-semeen neurrian;
pekatuz lausotu gabe
zure aintzaren distira.
GUGATIK HIL-ETA
Gugatik hil-eta
Kristo piztu baita:
Aleluia, aleluia!
Denok alai kanta.
Aleluia!
Gugatik hil-eta
Kristo
gugan baita:
Aleluia,
aleluia!
Denok
elkar maita.
Aleluia!
Ilunperik eta
heriorik ez da:
Aleluia, aleluia!
Kristo bizi bait da.
Aleluia!
GOGOAN HAR JESU KRISTO
Gogoan har / Jesu Kristo:
hiletatik
/ piztua,
sekulako
/ gure indar
eta
salbamendua.
Zurekin / bagera gu hiltzen,
Zurekin / gera biziko.
Zurekin / badugu jasaiten,
Zurekin / Jaun eta Jainko.
Zuregan /
gaitzak
eta minak,
Zuregan
/ poz-atseginak.
Zuregan
/ bihotzen
geroa,
Zuregan
/ amodioa.
Zuregan / grazien betea,
Zuregan / gure pakea.
Zuregan / ospea, zerua:
Zuregan / salbamendua.
KRISTO BIZI DA
Kristo / bizi da, bizi,
lehen,
/ orain, beti.
Hilen / artetik zaigu
Kristo / berriz piztu,
lotan / daudenetatik
lehen / bizi-fruitu.
Berak / heriotzea
piztuz / du garaitu.
Hilen /
artetik
zaigu
Kristo
/ berriz
piztu,
eta
/ heriotzea
piztuz
/ desegin
du.
Nun
duk, / heriotzea,
hire
/ garaitzea?
Hilen / artetik zaigu
Kristo / berriz piztu.
Beti, / Kristoren bidez,
esker / eta kantu.
Guri / Jainkoak digu
eman / salbamendu.
EGIN POZ-OIHU, HERRIOK
Jauna errege, egin poz-oihu, herriok.
Aleluia!
Biziak garaitu du heriotza,
gurutzeak infernua.
Aleluia, aleluia, aleluia!
Aintza
Zuri, Jauna!
Hau da Jaunak egin-eguna.
Aleluia!
Etsaiek baztertu-harria
giltz-harri duzu ezarria.
Hau da Jainkoak egin-lana.
Aleluia!
Bedeinkatua
Haren izena.
Iguzu,
Jauna, betiko Pazkoa
goza
dezagula.
Salbatu gaituzunon ogia zera.
Aleluia!
Zure odolaz asetzen duzu
gure egarria.
ZUK DUZU, JAUNA,
GARAITU HERIOTZA
Zuk duzu, Jauna,
garaitu
heriotza,
diztirarazten
duzu
betiraunez
bizitza.
Piztu da Jauna hilen artetik,
herio-loan zeudenetatik
lehen-piztua.
Bizitzak garaitu du heriotza!
Piztu da Jauna hilen artetik.
Nun
duk, herio, hire garaipena?
Bizitzak
garaitu du heriotza!
Piztu
da Jauna hilen artetik.
Gorets dezagun Jainko
salbatzailearen aintza.
Gorets dezagun Aita,
Kristo Jauna-baitan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.