PAZKOALDIKO II. DOMEKEA
II. Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
Goratzarreak
ZATOZTE ZURIZ JANTZIRIK
Zatozte
zuriz jantzirik
gure Erregeren mahaira,
Itsas-Gorritik irtenik
Kristo Buru gorestera.
Maitasunez
eman digu
Beraren
Gorputz-Odola,
Bera
apaiz, Bera opari,
menderen
mende dagola.
Aldendu
zen Aingerua
ate odolduetatik,
lekutu zen itsasoa,
etsaiak lurperaturik.
Kristo
da gure Pazkoa,
Bera
Pazko-oparia,
bihotz-garbi
direnentzat
azkarri
gabeko ogia.
Jesus
opari, hor duzu
zure mende infernua;
hherio-katea hautsiz,
eman diguzu zerua.
Itxi
duzu infernua,
ireki
zeru-atea,
lotu
duzu, garaiturik,
ilunpeen
erregea.
Gure
buru-bihotzentzat
izan, Jesus, pazko-poza;
berpiztuok dezagula
Zurekin bat beti goza.
Ospe
Aitari ta Seme
hilengandik
piztuari,
orobat
menderen mende
Espiritu
Santuari. Amen.
SALMUTEGIA
1 Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia
ikustera joan ziran, Alleluia.
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jarten deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregaitik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia ikustera joan
ziran, Alleluia.
2 Ant. Etorri ta ikusi, Jauna hobiratua
egoan lekua, Alleluia.
Sal 113a
Israel-herriak urten ebanean Ejiptotik,
Jakoben etxeak erbestetik,
Juda bihurtu jakon jauretxe,
Israel, bere lurralde.
Ikustean, itsasoak ihes,
atzera egin eban Jordanek.
Mendiek jauzi egin eben
ahariek lez,
munoek, arkumeek lez.
Ihes zoaz, itsaso, zergaitik?
Jordan, atzera zergaitik?
Zergaitik egin jauzi, mendiak,
ahariek lez?
munoak, arkumeek lez?
Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean.
Harek harkatxa ur-barruti
biburtzen dau-ta,
hatxa, ur-iturri.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Etorri ta ikusi, Jauna hobiratua
egoan lekua, Alleluia.
3 Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik;
zoaze eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, Alleluia.
Apokalipsiseko kantika hau abesten ez danean
kako-artean emoten diran Alleluiak esan barik laga daitekez.
Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia).
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia).
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia).
gure Jainko ahalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia).
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia).
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik; zoaze
eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, Alleluia.
Jainkoaren hitza
Eb 10, 12-14
Kristo, pekatuekaitik opari bakar bat
eskeini eta gero, Jainkoaren eskoi-aldean jesarri zan behin betiko, eta itxaroten
dago, «bere arerioak bere oinpeko euki daizan arte». Opari bakar baten bidez,
santutasun betea ekarri deutse behin betiko, santu egindakoei.
Galderantzunaren
ordez hauxe esaten da.
Ant. Hau da Jaunak
egin dauan eguna, gu poztutzeko eta alaitzeko eguna, Alleluia.
Magn. ant. Ikusi nozulako sinistu dozu, Tomas? Zorionekoak, ikusi
barik sinisten dabenak, alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Ikusi nozulako sinistu dozu, Tomas?
Zorionekoak, ikusi barik sinisten dabenak, alleluia.
Eskariak
Egin deiogun otoitz, Kristo biztu eta
bere eskoi-aldera jaso dauan Jainko Aitari, esanez:
—Kurutzeko garaipenaz, Jesus lurretik
goratu zenduan Aita on Horrek, * Bereganatu eizuz gizaki guztiak.
—Goratu zenduan Semearen bitartez, bialdu
eiozu Espiritu Santua zure Eleizeari, * gizadi guztiaren batasun-sakramentu
izan dadin.
—Urez eta Espiritu Santuaz sortu dituzun
seme-alaba barriak, * iraun daiela zintzo euren Bateoko grazian, betiko
bizitzaraino.
—Goratu zenduan Semeagaitik, jaso eizuz
lur-joak, askatu giltzapetuak, osatu gaixoak, * eta alaitu eizu mundua, zure ondasun
ugariz.
—Kristoren gorputz-odolaz janaritu
dituzun hildako gure senideak, * izan daiela parte azken-eguneko biztueran.
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Betiko
errukiaren Jainko Jauna, Pazko-jaietan barritu egiten dozu zure herriaren
fedea; handitu eizu Zuk emondako grazia, hobeto ikusi daigun, zelango Bateoak
garbitu gaituan, zelango Espirituak bizi-barritu eta zelango odolak erosi. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Zoaze Jaunaren
bakean, alleluia, alleluia.
R/. Eskerrak
Jainkoari, alleluia, alleluia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.