Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
Goratzarreak
GUGATIK
HIL-ETA
Gugatik
hil-eta
Kristo piztu baita:
Aleluia, aleluia!
Denok alai kanta.
Aleluia!
Gugatik hil-eta
Kristo gugan baita:
Aleluia, aleluia!
Denok elkar maita.
Aleluia!
Ilunperik
eta
heriorik ez da:
Aleluia, aleluia!
Kristo bizi bait da.
Aleluia!
SALMUTEGIA
1 Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia
ikustera joan ziran, Alleluia.
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jarten deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregaitik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Maria Magdalena eta beste Maria hilobia ikustera joan
ziran, Alleluia.
2 Ant. Etorri ta ikusi, Jauna hobiratua
egoan lekua, Alleluia.
Sal 113a
Israel-herriak urten ebanean Ejiptotik,
Jakoben etxeak erbestetik,
Juda bihurtu jakon jauretxe,
Israel, bere lurralde.
Ikustean, itsasoak ihes,
atzera egin eban Jordanek.
Mendiek jauzi egin eben
ahariek lez,
munoek, arkumeek lez.
Ihes zoaz, itsaso, zergaitik?
Jordan, atzera zergaitik?
Zergaitik egin jauzi, mendiak,
ahariek lez?
munoak, arkumeek lez?
Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean.
Harek harkatxa ur-barruti
biburtzen dau-ta,
hatxa, ur-iturri.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Etorri ta ikusi, Jauna hobiratua
egoan lekua, Alleluia.
3 Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik;
zoaze eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, Alleluia.
Apokalipsiseko kantika hau abesten ez danean
kako-artean emoten diran Alleluiak esan barik laga daitekez.
Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia).
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia).
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia).
gure Jainko ahalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia).
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia).
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia. (Alleluia).
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek esan eutsen: Ez izan bildurrik; zoaze
eta esan nire senideei, Galileara joateko; han ikusiko nabe, Alleluia.
Jainkoaren hitza
Eb 5, 8-10
Kristo, Semea izanik ere, bere
neke-artean ikasi eban, esaneko izaten; eta bere betera heldurik, Haren esaneko
diranentzat betiko salbazino-iturri egin zan, Jainkoak abade nagusi izentatua,
Melkisedeken sailean.
Galderantzunaren ordez hauxe
esaten da.
Ant. Hau da Jaunak
egin dauan eguna, gu poztutzeko eta alaitzeko eguna, Alleluia.
Magn. ant. Jesusek hain maite eban ikasle harek «Jauna da» esan eban,
alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Jesusek hain maite eban ikasle harek
«Jauna da» esan eban, alleluia.
Eskariak
Goratu daigun, bidea, egia eta bizia dan
Kristo, aldarrikatuz:
Jainko biziaren
Seme, bedeinkatu zure herria.
—Kristo, Eleizearen zerbitzari guztien
alde eskatzen deutsugu: biziaren ogia senideei zatitzean, * eurak ere ogi horretaz
hazi eta sendotu daitezala.
—Kristau-herri guztiaren alde eskatzen deutsugu:
egin jakon deiaren arabera ibili dadila, * eta eutsi deiola Espirituaren
batasunari bakearen lokarriz.
—Herri-agintarien alde eskatzen deutsugu:
euren eskubidea, zuzentasunaren eta errukiaren arabera erabili daien, * holan alkartasuna
eta bakea loratu dadin herri guztien artean.
—Egin gaizuz, Zu, bihotz-bihotzez
ospatzeko gauza, santuen alkartasunean, * eta hartu eizuz zeruan, hildako gure
senideak.
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa, Pazko-misterioaren
bidez gizakiei barriro be zure alkartearen bakea emon deutsezu; iguzu, gure
bizitza guztian agertu daigula eleizkizunotan autortzen dogun sinismena. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Zoaze Jaunaren bakean. Alleluia, alleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari. Alleluia,
alleluia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.